Kaixo lagunak Amaia Urizar naiz eta hemen jartzen dizuet nire lanaren zatia:
"Zuzendarikoek IKT-ren ikaskuntzarako erabilpenak planifikatzeko ardura izan beharko dute. Eta horretarako, beraien estrategiak azalaratu beharko dituzte diseinu curricularreko dokumentuetan, hala nola, “Zentruko Ikaskuntzarako Proiektuan”.
Zentro guztiek IKT-ren integrazio proiektu bat egin beharko dute hiru eremuetara zuzendua:
1) Zentroko proiektu kurrikularrarekin lotuta, IKT hezkuntzarako baliabide bezala ikusiko dugu.
2) Hezkuntza elkarteko kideen artean, IKT komunikazio harreman bezala ikusiko dugu.
3) Eta azkenik, IKT antolakuntzarako, kudeaketarako eta zentro eskolarraren administazioarako baliabide bezala ikusiko dugu.
Hezkuntza zentroetako antolakuntza
Hezkuntza gai politiko garrantzitsua da herrialde askotan.
Garraio publikoen berrikuntzekin eta diruaren faltagatik, hezkuntza sisteman hezkuntzarako estrategia antolatzaile batzuk aipatu beharko dira.
Beste alde batetik, zuzendarikoek gai garrantzitsuagoak eta zailagoak eramaten dituzte. Era berean, urrikotasunarekin eta antolamendu postuko kandidatoen gabeziarekin aurkitzen gara, eta zentruko liderrarekin ere.
Tradiziozko forma batzuk ez dira aldatu onerako, hau da, arazo baten aurrean ez da beste irteera bat topatzen, normalean betiko irteerak erabili ohi dituzte, eta betiko arriskuak ikusten dira.
Jakitekoa da, ikerketa baten arabera, hezkuntzarako aldaketa edonoiz eman daitekeela, dena ilun-ilun ikusten denean ere posiblea izan daitekela. Honen alde txarra, prozesu geldoa dela da. Zentro inobatzaileek argi daukate aldaketan parte hartuko duten denek konprometituta egon beharko direla eman nahi den aldaketan.
Irakasle bakoitza hezkuntzako buruzagi izango da euren ikasleak IKT-ren esperientzi berrietara hurbiltzen dituenean.
Zuzendarikoek irakasleak motibatu egin beharko dituzte edonola, IKT irakasgaia aurrera eramateko.
Hauek ere, lana aurrera eramateko taldeak sortu beharko dituzte eta hau beraien esku baino ez dago. Honeri esker, eskolaren antolakuntzaren kalitateak hobetuko du. Baina askotan ere, praktika zaharrak erabiltzen dira, betiko praktikak, denbora baterako baliagarriak izango direnak baina ez betikoak, beraz, arrisku hori beti ikus dezakegu.
(marrazkia)
IKT-ren agerpenarekin gertatu ahal izan diren praktika inobatzaileak azaltzen ditu figura honek.
Ikasten duten erakundeak:
Erakunde hau, errealitate dinamikoa izan nahi du. Honetan, taldean lan egin nahi duten kideak daude non beraien gaitasunak batuz emaitza onak lortu nahi dituzten.
Honen ezaugarriak honako hauek dira:
- Baloreak eta ikuspegiak partekatu.
- Taldeko ardura bat izatea.
- Elkarlana bultzatu.
- Ikasketa profesionala aurrera eraman indibidualki nahiz taldeka.
- Taldeko kidea sentitzea.
- Elkarrenganako konfiantza eta errespetua izatea.
- Ebaluazioa.
Ikasketaren antolakuntza
Honen dimentsioak:
- Konfiantza eta lanerako klima. Komunikazio irekia eta partekatzeko informazioa.
- Erabakiak hartzea. Horretarako esperimentazioa nabarmentzekoa da.
- Irakasle guztiek zentroko arlo guztietan duten parte hartzea.
- Profesionaltasuna.
Gaurko egunean, eskoletan eraikitze prozesu bat beharrezkoa da, hau ikasketa profesional batean bihurtzeko.
Irakasleak beraien ikasleen aurrean bakarka ezinezko ekintzak burutzeko gai baldin badira, taldeko ekintzak burutzeko gai izan beharko dira, hezkuntzan aldaketak aurkituz betiko arazoei aurre egiteko. Hau guztia aurrera eramteko, IKT erabili beharko dute, horrela hauek erabiltzen ikasiko dute ere."
No hay comentarios:
Publicar un comentario