2011KO IRAILAREN 23A
- Musika jarri digu alaitzek lasaitzeko asmotan
- Alaitzek ikasturtean zehar irakasgai honetan zer landuko dugun azaldu digu gaur.
- Galdetegi bat erantzun dugu IKTei buruz ditugun interesak eta jakintzak zeintzuk diren aipatzeko.
2011KO IRAILAREN 30A
- Musika entzun dugu klasea hastean berriz ere, lasaitzeko asmotan, eta bitartean gure eguneroko bizitzan Ikt-ekin ditugun harremanei buruz hausnartzeko. Horrekin batera, gaur egun zein teknologia baliabide ditugun gustukoen eta erabilgarrien aipatu dugu denon artean.
- Ikaskideak banan banan atera dira aurkezpenak egitera, jendeaurrean gaudenean izaten dugun urduritasun hori galtzeko. Diapositibak web 2.0 gaiari buruzkoak izan dira.
- Komunikatzaile on bat izateko bakoitzak hobetu beharreko ezaugarriak finkatu ditugu denon artean:
· Gorputz jarrera ona eta keinuen erabilera hobetzea
· Entzulea gehiago begiratzea eta ahotsa haiei zuzentzea
· Entzulea erakartzea, ahots gorabeherak eta hainbat teknika erabiliz
· Argi hitz egitea, ulertzeko moduan
· Isiluneak egitea
· Arnasa era egoki batean hartzea
· Entzuten jakitea norbait hitz egiten dagoenean
- Azalpen guztien ostean, bi bideo ikusi ditugu
2011KO URRIAREN 14A
- Irakasleak artikuluak banatu ditu, taldeka, talde bakoitzak bere artikulua lantzeko eta laburpenak eta hitz gakoak bilatzeko. Guri Eskolan baliabide teknologikoak nola landu behar diren buruzko testu luze eta zail bat tokatu zaigu
- Gure taldean,testua oso luzea zenez, 6 zatitan banatu dugu,hau da,taldekide bakoitzak bere lana landu dezan:laburpena egin, ideia garrantzitsuenak atera, euskerara birmoldatu, informazioa sakondu edo bilatu…
- Gu klasean hasi gara testua irakurtzen eta etxekolan bezala laburpena egitekotan geratu gara.
2011KO URRIAREN 21A
- Klasea hasi eta jarraian talde bakoitzeko pertsona bat irten da arbelera labur-labur taldekideak egiten ari diren lanari buruz hitzegitera eta apur bat gainetik aurkeztera.Hauek izan dira beste taldekideek aipatutu dituzten gaiak aurkezpenean:
1) Teknologia berriekiko fobiak eta beldurrak.
2) Irakaslek dituzten arazoak teknologia berrien .
3) Europako politikak.
4) Hezkuntzan teknologiek duten inportantzia.
5) IKT-ak eskolan sartzeko zein antolakuntza egon behar den.
6) IKT-etan eskolan umeek nola parte hartzen duten.
7) Teknologiak eskolan sartzearen prozesua.
8) Teknologiek gizartean eta hezkuntzan izan duten bilakaera.
9) Irakaskuntzan aldaketa asko eragin IKT-ek.
10) Teknologiak nola txertatu hezkuntzan.
11) IKT-ak eskolan zein eratan sartu diren.
12) IKT-en inguruko gaitasunak.
13) IKT-en aurrean irakasle eta ikasleek dakitena.
14) Teknologia berrien garrantzia.
15) Gure kulturan teknologiek duten balioa.
16) IKT-en inguruko gauzak ikasleek azaldu beharra irakasleei.
17) Eskola eremu egokia dela IKT-ak sartzeko.
18) Teknologiak gizartean eta eskolan nola aldatu diren.
19) 2004an erabiltzen hasi zen Eskola 2.0.
20) Teknologia digitalen presentzia gizartean.
- Gero artikulu berdintsua egokitu zaien beste talde batekin batu gara,gure kasuan (Irati San Roman, Sara Rodriguez, Iratxe Sierra…) eta lana nola landu ko dugunari buruz hitz egin dugu, talde bakoitzak bere argudioak emanaz.
2011KO URRIAREN 28A
- Musika lasaia jarri digu gaurkoan ere Alaitzek.
- Gero gure taldekako lanari ekin diogu.Hipotesiak planteatu ditugu eta Power Point bidez aurkeztuko dugula pentsatu dugu. Taldekide bakoitzak bere lapurpena lantzen jarraitu dugu.
2011KO AZAROAREN 4A
- Talde bakoitzak bere lanak noiz aurkeztuko dugun aerabaki dugu,eta taula edo egutegi moduko bat sortu dugu.
- Aurkezpenak hasi dira
Deiene Malaxetxeberria, Olatz Monasterio eta Maialen Monduate izan dira, Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak izeneko gaia aurkeztu digutelarik.
IKT-ekin lan egiterako orduan, irakasle zein ikasleek, gaitasun batzuk eskuratu behar dituzte:
· Irakasleek:
- Lenbide arloko garapena eta kudeaketa
- Didaktika, pedagogia eta curriculuma
- Herritartasun digitala
· Ikasleek:
- Trebetasun teknologikoa
- Bizitza osotako ikaskuntza
- Herritartasun digitala
2011KO AZAROAREN 11
- Aurkezpenekin jarraitu dugu
1. Amaia Oleaga, Marta Omagogeaskoa eta Nerea Otazua
TEKNOLOGIA BERRIAK
TEKNOLOGIA BERRIAK
· Tresnak, argazki makinak, telefonoak... urteetan zehar eboluzionatzen joan dira teknologiak; azken urteotan batez ere.
· Teknologien sarrera hezkuntza prozesuan: eEurope plana
2. Miren Iriondo, Julene Lapatzagortazar eta Itziar Lasarte
ESKOLA 2.0. MÁS QUE UNA ETIQUETA
ESKOLA 2.0. MÁS QUE UNA ETIQUETA
Bigarren taldearen aurkezpenaren xedea, eskola 2.0.ri kritika egitea izan da, eta horixe bera egin dute ipuin baten bidez
3. Amaia Souto, Jokin Uriarte, Amaia Urizar, Oihane Vega eta Asier Vieites (Gure taldea)
BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ANTOLAKUNTZA
· Eskolan IKT-ak sartzeko, irakasleen hezkuntzan ere aldaketa eman behar da. IKT eredu ezberdinak daude:
- Burokratikoa: dena oso kontrolatuta dago; ez da aldaketarik onartzen.
- Sistema soziala: elkarlana baloratzen du, etorkizuneko arazoak konpondu ahal izatea bilatzen du eta feedback aktiboa erabiltzen du.
- Komunitatea: erantzukizunak eta lana banatu egiten dira, eta baloreak eskuratzea oso garrantzitsua da.
· Hezkuntza modelo bakoitzean IKT-ak modu batera edo bestera erabiltzen dira.:
- Modelo teknologikoa: IKT-ak informazioa transmititzeko soilik erabiltzen dira; gainera, lider edo gidari bat dago, eta berak eramaten ditu.
- Modelo Politikoa: Irakasleek gauza teknikoak ikasi beharrean, IKT-ak erabiliz klaseak nola prestatu ikasten dute
- Modelo Kulturala: Prestatuta daude, antolakuntza ona dago, eta helburu eta proiektuak argi finkatuta daude..
4. Ander Hernandez, Elena Jauregi, Oihana Marzana, Anartze Ugarte, Iker Uribarren eta Peru Vidal
INFORMAZIOAREN GIZARTEA, TEKNOLOGIA ETA HEZKUNTZA
INFORMAZIOAREN GIZARTEA, TEKNOLOGIA ETA HEZKUNTZA
· Informazioaren gizartea ulertzeko 4 modu daude:
- Merkantilista
- Kritiko politikoa
- Teknozentrista
- Apokaliptikoa
· Informazio gizarteak alde txarrak ere baditu. Teknologiak, hezkuntza arazoak ere badakartza; besteak beste, esfortzu formatibo handia eskatzen du.
5. Elena San Miguel, Raquel Sanz eta Eider Valderrey
ORDENAGAILUAK, EMOZIO SORTZAILEAK
ORDENAGAILUAK, EMOZIO SORTZAILEAK
· Ordenagailuekiko mesprezua seguritate faltari dagokio, eta irakasle askok izaten dute.
· Eredu tradizionalean, irakasleak inposatu egiten du, eta emaitzetan soilik zentratzen delarik; ez du ikasleekin harremanik mantentzen. Modu horretan, ikasleei autonomia galarazten die.
· Eredu teknologikoan, irakaslea bitartekaria da; prozesua gainbegiratu egiten du eta ikasleekin harreman zuzena du, gainera, prozesua ebaluatzen du. Horrela, ikasleen autonomia bultzatzen du.
· Teknofilia eta teknofobia
6. Ander Navarro, Eneko Olabarria eta Peio Ugarte
TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN
TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN
· Gizartean, egunerokotasunean aldaketa nabarmenak ematen dira eta aldaketa horiek eskolan islatu behar dira, hezkuntzaren helburua errealitatea islatzea delako.
· Web 2.0.
Aurkezpenekin bukatu ostean, klase amaieran, Alaitzek bi galdera planteatu dizkigu:
- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
2011KO AZAROAK 17
7.-Alazne Urrutia, Julen Ruiz eta Jone Plaza
IKT-ak nola hartu diren eskoletan azaldu dute.Ikastola batera joan dira hori ikustera, eta ikasle eta zuzendariarekin hizketaldia izan dute
8.-Nerea.L, Iratxe.I, Oihane eta Miren
Euskadiko Marko Estrategikoa
Iktlh32teoria.blogspot.com
Movie Maker bat prestatu dute eta bertan legeak edo gaur egungo arazoak planteatu dituzte.Modu berri batan irakatsi behar dela, eta paradigmak ezartzeko beste modu batzuk daudela aipatu dute:internetaren erabilera egokitua, Ikt gaitasun berriak, curriculumaren moldaketak, Europa eta gobernua desberdinetako diru laguntzak…
Aurkezpen oso polita eta orijinala prestatu dute
9.-Saray, Nerea, Iratxe eta Iraia (ikt-lana.blogspot.com)
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA:Mundu teknologiko batean.
Bideo bat egin dute taldekideek,eta honetan teknologia baliabideekin zein gauza egin daitezkeen aipatu dute,hau da zein aukera eskeintzen duten gure eskoletan.Teknologiak gaur egun duen definizioa ere azaldu dute,eta hezkuntzan hainbat helburu lortzeko bideratuak daudela esan dute.Ikt-ak etengabe aldatzen doaz eta horrekin batera egun batetik bestera baliabide gehiago zabaltzen ari dira.
Ondorioa:gizarte eredu berri bateko ezinbesteko papera betetzen dute.Ikasleen jarrera egokiak sistema berriaren garapena bermatzen du baina.
Azken metafora bezala: “Ez dugu hezkuntza soilik teknologia berrietara egokitu behar, hezkuntza eredu berri bat sortu behar dugu garai hontan”.
10.-Garazi, Sheila, Jon, Garazi eta Esti
“La tecnologia educativa en un mundo tecnologizado”
Antzinako hezkuntza eta gaur eguneko hezkuntza konparatu dituzte argazkien bidez.
Partizipazioa,adostasuna, komunikazioa eta askatasun hitzak aipatu dituzte gaur egungo sistema indartzeko.
11.-Olaia, Yaiza eta Maria Santin
“La competencia digital e informacion en la escuela”
Irakaslearen papera aldatuz doa etengabe.Orain ikasleen ezagutzak bideratu behar dituzte.
Irakasle beharrak zabaldu egin dira, eta formazio gehiago beharrezkoa da horri aurre egitea.
Ikasleen kritikotasuna eta parte hartzea sustatu behar dugu metodologia berriekin,eta horretarako berrikuntzak eta antolaketa egokia beharrezkoak dira
Jolasteko erak,sozializatzeko erak,garaia,guztia aldatuz joan da eta horrenbestez medio egokiak bilatu behar ditugu eskolan ere umea kalean biziko duen orora egokitu dadin.
12.-Sara, Ana, Ainhoa eta Leire Zuluaga (iktlantzen.blogspot.com)
Hezkuntzaren arazoak birbideratzeko komunikazio eta baliabide berriak txertatuz joan gara eskoletan eta informazioa eskuratzeko iturri mota ezberdinak zabaldu dira sarean zehar.Eginkizun eta helburu zehatzak lortzeko bideak era berean zabaldu dira.
Hausnarketa bezala honelako galdera hau planteatu digute: ¿ Zer gertatuko da orain liburuekin?
13.-Urko, Koldo, Pablo eta Gorka (pakogour.blogspot.com)
“Teknofilia vs teknofobia”
Sintesia: Teknologiaren garapen azkarrak, pertsona batzuetan teknologioa berriekiko ukazioa eragin du.Hezkuntzan argi ikus daitezke ondorio horiek,hainbat ikasle edo umek,eta baita irakasle taldeak ere teknologiekiko prestutasun eza adierazten dutelako.
Irakasleen formazioak ere kaskarrak dira metodologia teknikoegia direlako eta ez dakitelako informazio hori klasean nola aplikatu.Beraz,ez dakite klaseko arazoei aurre egiten.
Metodologia oso azkar aldatu da eta ez du eman denborarik irakaslegoa eta hainbat eskola aldaketaren aurrean prestatzeko.
Ikaslea-irakaslea-ikt-ordenagailua-beldurra/frustrazioa-teknofobia-prestaketa-teknofilia “zirkulu biziozoa” ematen da.
Metafora:Teknologia neurrian erabiltzea egokia da, ez gehiegi ez gutxiegi.Neurrian erabilita,ez da ez teknofobia ez teknofiliarik sortuko.
2011KO ABENDUAK 2
14.- Mayi, Maialen eta Irune
“Eskoletako IKT-aren jarrera onari buruzko europar politika”
Bideberriak-iktak.blogspot.com
Kontrol baten barruan IKT-ak lantzea onuragarria da, betiere beste metoologiak alboratu gabe.
Bertso bat egin dute eurek gaiari buruz daukaten ikuspuntua isladatzeko.
15.- Irantzu, Arantxa eta Ainara.
“Informazio eta digital konpetentzia eskolan”
zerdatorkigu.blogspot.com
-XXI.mendea = aldaketa azkarrak
-Inprenta kultura Vs Teknologia digitalak
-XX.Mendeko azken hamarkadako belaunaldiak
-Alfabetatze berriak: alfabetatze audiobisuala, alfabetatze teknologiko digitala, informazio alfabetatzea, multialfabetatzea.
HELBURUA: Autohezkuntza izango da à Edozein pertsonak ikasten ikasi behar du.Bakoitzak jakingo du non dituen gabeziak eta zer landu behar duen gehiago.Norberak bere ikaste prozesua ebaluatzeko aukera izango du.
-Multialfabetatzearen dimentsioak: Instrumentala, kognitiboa, sozioaktitudinala, axiologikoa.
ERRONKAK:
Informazio askoren saturazioa, informazio guzti hori nola erabili? à Beharrezkoa dena hartu eta beste zatia alboratu
Internet erabiltzea gatazka egoerak konpontzeko eta proiektuak garatzeko.Kritikotasuna landu.
Ordenagailuekin ikastea = gelako gestio konplexuagoa
Indibidualismoa = kooperatibismoa
Natibo eta etorkin digitalen artean arazoak sortu daitezkenez irakase bezala hauek kudeatzen jakin behar dugu.
16.- Janire, Irati eta Iratxe
“Baliabide eta errekurtso teknologikoen erakunde hezigarriak”
xatakatoka.blogspot.com
Bideotxo bat egin dute IKT-etako aditu eta ez-jaintsu baten arteko solasaldi bat prestatuz: zer funtzio daukaten, ezaugarriak..17.- Oscar, Ane Zabala eta Ainhoa Vazquez
“Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak”
Irakaskuntzan landu beharreko gaitasunei buruz hitz egiten dute, eta horren barruak teknologiak curriculumean zelan txertatu diren aipatu dute gainetik.
18.-Erlaitz, Ibon eta Sergio
“Teknologia berriak hezkuntzan”
Etorkizunean ikasgeletan bizi izango duten egoera nolakoa izango den azaldu dute .
19.-Ibai, Bittor eta Txaber
“Ordenagailuak emozioen sortzaile”
Pinuak.blogspot.com
Teknofobia Vs Teknofilia
Irakasleek aldaketa guztiei erresistentzia jartzen diete gehienetan.
Formazio falta egon ohi da holakoetan, ez daukalako konexio eta jakintza askorik gauza berriei buruz.
Ezin dute onartu ikasleek eurek baino gehiago jakin dezaketela eta emozionalki oso gaizki pasatzen dute.Esperientziekin loturiko heziketa bilatu behar dugu denon artean.
Bideotxo barregarri batean proposatu dute guztia.
20.-Irati, Haizea eta Arrate.
Haizeairatiarrate-portfolio.blogspot.com
Ikaslea sortzailea eta kritikoa izango da etorkizunean.
Oinarrizko hardware baliabideak ondo ezagutzea oso garrantzitsua izango da.
Jarrera irekia eta ikertzailea sarituko da ikasleen artean.
Herritartasun kritikoa eta gogoetatsua izango da oinarrizko gaitasuna.
Didaktika, pedagogia eta curriculuma etengabe aldatzen doaz.21.- Ander Olibares, Iker Suaga eta Jone Oliban
landuzetasakonduz.blogspot.com
Ikastola bateko Ikt arduradun bati elkarrizketa bat prestatu diote taldekideek.
Ikt-ak nola antolatzen diren eta nola erabiltzen aipatu du honek: bakoitzarentzat ordenagailuak, arbel digitalak, departamenduak nola kudeatu dituzten, ordenagailuak zein arlo edota edukitan diren interesgarriak…
Umeek prentsa aldizkari bat egiten dutela komentatu digu.
Maitane Schwarz, Nerea Sanchez eta Amaia Malaina
Egin ditugun aurkezpen guztien analisia egin dute eta bertan jendaurrean hitz egiten dugunean errespetatu behar ditugun jarrerak eta puntuak azaldu dituzte :keinuak, patxada, begirada, power pointaren antolaketa....