ESKOLAN TEKNOLOGIA BERRIAK NORK ANTOLATZEN DITU?
Teknologia berrietan oinarritutako eskola bat antolatzeko orduan kontuan izan behar dugu nola egin.Antolaketa eredu egokia ondoko hau izango litzateke:
-Zuzendari taldeak:Oso paper garrantzitsua bete behar dute,azken finean eurak direlako teknologia berrietan adituak,eta haien artean aurreikusi,zabaldu,bultzatu eta estrukturatu behar dituztelako gaur egungo konpetentziak.
-Koordinatzailea:Irakaslego guztia teknologia berri hauetan dinamizatzen eta laguntzen saiatzen den pertsona da.Zuzendari taldearekin harremanetan dago beti eta,programatzaile informatikoaren laguntzaz urteko programazioa eta beste planak garatzen ditu.Teknologia berriak eta gainontzeko errekurtsuak eskolan sartzeko finantzaketan jarduten du,eta bera izaten da normalean teknologia berrien gain jarraipena eta ebaluaketa bat egiten duena.
Horrez gain softwareez arduratzen da eta irakaslegoari hezkuntzarako dauden herreminta berriak aurkezten dizkio,egunerokotasunean erabil ditzaten bultzatuz.Laburbilduz,esan dezakegu eskola eta teknologia berrien kudeaketa eta gestioa dituela helburutzat.
-Informatiko teknikoa: Informatikan aditua da eta bere ardurapean dago teknologia ekipoen eta errekurtso tekniko guztien mantenua.
Beraz,sare,eskolako web orri,erabiltzaileen pasahitzak eta abar kudeatzen eta sortzen ditu eta kopia segurtasunak ere egiten ditu.Behin hauek eginda,zuzendari taldeekin kontaktuan jartzen da informazioa tartekatzeko.
Eraso posibleetatik sistema informatikoak ere babesten saiatzen da eta irakaslegoarentzat programak eguneratzen eta softwarren instalazioaz arduratzen da.
KONPETENTZIA TEKNOLOGIKOAK
-IKT-etan oinarritutako curriculum modelo bat diseinatzea.
-Ezagutzaren gestiorako aplikazio informatikoak ikasten joatea.
-Malgutasuna, berrikuntza eta aldaketa bultzatzen duten IKTak kurrikulumean integratzea eta modeloak aplikatzea eta baloratzea.
-Ikastetxe teknologikoaren antolaketa didaktikoa planifikatzea,ikasketarako errekurtsoen erabilera egokiena lortzearren.
-Eskolan dauzkagun errekurtsoak ongi gestionatzen jakitea,eskola komunitate guztiarentzat hauen erabilera ahalik eta errazena suertatzeko asmotan.
-Hezkuntza zentru bateko gestio administratiboetarako dauden progrmama informatikoen ezaugarriak ezagutzea eta herraminta oinarrikoenak erabiltzen jakitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario