ETXERAKOLANAK:
1.- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
Oso urduri jartzen gara irakasle paperean jartzen garenean eta beste ikaskideen aurrean, adibidez, zerbait azadu behar dugunean.Gauza asko buruz ikasten ditugu eta horrela ez ditugu oso ondo ulertzen.Beraz, zerbaitek huts egiten digunean asko kostatzen zaigu hori berriz moldatzea.
Gainera,batzutan asko kexatzen gara irakasleek erabiltzen duten metodoarekin, baina askotan guk ere eurek erabiltzen duten eredua erabiltzen dugu berritzaileak izan beharrean:
Lan honetan frogatu ahal izan dugunez, talde askok ere txapak bota ditugu power pointarekin eta beste metodo erakargarriago batzuk ahaztu izan ditugu.
2.- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Teoria kognitiboek agerian utzi dute giza pentsamendua gorpuztua dagoela, hau da, errealitatea geure zentzumenen bidez antzematen dugula eta ezin dugula beraiengandik ihes egin.
Kontzeptu abstraktuak ulertu eta erabiltzeko gorputz-sentsazioetan oinarritutako proiekzio
metaforikoak erabiltzen ditugu. Hortik dator metaforaren nonahikotasuna eguneroko hizkuntzan. Baieztapen hori hainbat hizkuntzatako ahozko korpusaren azterketaren bidez frogatuta izan bada ere, gutxi ikertu da ikus-entzunezko korpusean. Metafora primarioak gure
inkontziente kognitiboaren zati baldin badira, gizakiaren parte baldin badira eta giza garunaren izaeraren ondorio baldin badira, metafora bisualak ere sortu behar dituzte. Hori frogatzeko hainbat adibide aztertu eta eztabaidatu egin dira artikulu honetan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario