domingo, 6 de noviembre de 2011

testua

kaixo ni Amaia Souto naiz eta hau da nire testu zatiaren laburpena.


1. Sarrera

IKT izango da ikasleetan zentratutako metodologia bat lortzeko bidea. Hau da, teknologiek aldaketa bat AHALBIDETUKO dute.
Hau lortzeko irakasleen hezkuntza ezberdina izan beharko da, eta aldaketa handiak jasango dituzte. Beraz, ikastetxeak izan beharko dira ikasten ari diren erakundeak.
Hezkuntza sistemak erakutsi du nahiko motela dela IKT-ren berrikuntzei egokitzerako orduan eta honengatik IKT-ak ez dator bat ordutegi zurrunekin, geletako espazioaren antolakuntzarekin, ikasgaien arteko muga artifizialekin, eta irakasleen betebehar eta rolekin.

2. IKT-ren eredu ezberdinak hezkuntzan

Hiru hezkuntza antolakuntza ezberdin daude;

BUROKRATIKOA-> baloreak dira; kontrola, erregulartasuna eta eraginkortasuna.
Hierarkia definituta dago, irakasle bat/gela bat/irakasgai   bat.
Ez du aldaketarik onartzen.

SISTEMA SOZIALA-> baloreak holistikoa dira; erlazionatutako elementuen    zailtasuna.
Elkarlana eta irakasgaien arteko elkarketa lantzen da.
Etorkizun hurbileko edo urruneko arazoak konpondu, curriculum transdisziplinarra, programazio malgua. Feedback gertatzen da.
Aldaketen aurrean zabalik dago.

KOMUNITATEA-> baloreak amankomunekoak dira; onarpena eta laguntza.
Elkarlana eta irakasgaien arteko elkarketa lantzen da.
Erantzukizuna banatua da.
Aldaketa izateko lan egiten du.

Gaur egun aurkitzen duguna gehienetan BUROKRATIKOA da.
è
-> Eskola ikas komunitate bat da eta bertako kide guztiek (irakasleak, ikasleak, gurasoak…) parte hartzen dute ikasketa horretan.

TELEM-> bost osagai izan behar ditu hezkuntzak ikas komunitatea izan dadin; teknikoak, egiturazko osagaiak, osagai psikologikoak, helburuak eta baloreak eta gestioaren inguruko osagaiak.

HOUSE-> hiru ikuspegi finkatu zituen hezkuntzaren aldaketaren inguruan;

            2.1 TEKNOLOGIKOA-> ikuspuntu arrazionala da, defendatzen duena da ikasketa  guztiek jarraitzen dutela logika bat.

            2.2 POLITIKOA-> Honetan defendatzen da hezkuntza aldaketa egiteko gatazka bat   gertatu behar dela.

            2.3 KULTURALA-> honek ikuspegia inguruan gertatzen diren gertakariei eta  testuinguruari mugatzen du.

2.1.  modelo teknologikoa

Modelo hau jarraitzen duten eskolek ez dute izaten teknologia berrien inguruko ikuspegi argirik.
Praktika pedagogikoak metodo induktiboaren bidez eta irakaskuntza tradizionalaren bidez egiten dira. IKT-ren funtzio nagusia da, transmisioa erraztea eta ikasleak teknologiak erabiltzera bultzatzea.
Irakasleek IKT-ak erabiliz sortu behar dituzte konpetentziak lortzeko erak, eta honek eskatzen du azpiegitura teknologiko indartsua.
Zentro hauetan argi egoten da lider bat. Hau arduratu behar da konpetentziak irakasleengan ongi garatu direla, eta ekipamendu teknologikoen funtzionamendua egokia dela.
Beraz, esan dezakegu, eskola IKT-ak sartzea ez dela zuzenean irakasleria inplikatzen duen zerbait.   

2.2   modelo politikoa

Modelo hau jarraitzen duten ikastetxeek IKT-ak eskolan integratzek ikuspegi estrategikoa eta planifikatua dute, hezkuntza proiektuarekin lotura duena.
Praktikek arazoen ebazpena eta inbestigazioa bultzatzen dute.
Irakasleak IKT-en inguruan ez dute era teknikoan ikasten, metodologian zentratzen dira eta honek dakartza curriculumetan berrikuntzak, elkarlanean oinarrituta daudenak.
Zuzendaritza taldeak dena antolatuta dagoela ziurtatu behar du. Irakasleek aldaketa honi esker gauza eta metodologi berri asko ikasten dituztenez, derrigorra da gertatzea rolen definizio bat.

2.3   modelo kulturala

IKT-ak eskolan sartzeak, ez du arazorik ekartzen eta nahiko prest egoten dira zentru hauek aldaketari aurre egiteko.
Antolakuntza oso ona izaten dute, eta helburu eta proiektuak argi finkatuak. Helburu hauek partaide guztiek ezagutzen dituzte, eguneroko bizitzan lantzen dituzte eta.
Zentru egonkorrak dira, ondo kohesionatuak eta berrikuntza pedagogikoen arloan tradizio bat dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario