domingo, 11 de diciembre de 2011

klasekideen aurkezpenak

Hauek izan dira saio guztietan klasekideek egindako aurkezpenak.
2011/11/4
-Olatz, Maialen eta Deiene.


2011/11/11


 XX.mendetik hona, hezkuntza arloan IKTak izan duen bilakaera. (Marta Omagogeaskoa, Amaia Oleaga, Nerea Otazua)
- Web 2.0ren sorrera hezkuntzan (Miren, Julene eta Itziar)
Ipuin bat kontatu dute.
- IKTren eredu ezberdinak eta hauen integrazioa hezkuntzan (Oihane Vega, Jokin Uriarte, Amaia Urizar, Asier Vieites eta Amaia Souto).
Powerpointa.
-Non eta noiz hasi zen teknologia berrien sorrera? (Anartz, Peru, Ander, Oihana..)
Powerpointa.
- Teknologia berriak sentipenen sortzaileak.
- Web 2.0 (Peio Ugarte, Ander Navarro eta Eneko Olabarria)

2011/11/18 
 -IKT-etatik errekurtso edukatiboetara (Julen Ruiz, Alazne Urrutia eta Jone Plaza) iktatzen.blogspot.com
Bideo bat prestatu dute, eta luzeegi geratzen zenez, aurreratu behar izan dute.
-Euskadiko marko estrategikoa (Iratxe Iparragirre, Miren Luzuriaga, Nerea Larruzea eta Oihane Infante) iktlh32teoria.blogspot.com
Bideo bat egin dute baita ere.
-Hezkuntzarako teknologia; mundu teknologizatu batean (Sarai Hernaez, Nerea Martinez, Iratxe Varela eta Iraia Madariaga) ikt_lana.blogspot.com
Bideo bat egin dute.
-Antzinako hezkuntza eta gaur egungoa (Garazi Novoa, Estibaliz Pajaro, Janire Rekalde, Jon Rabadan eta Sheila Quijada) tik-tok-tak.blogspot.com
Bideo bat jarri dute, musika oso erakargarria izan da.
La competencia digital informacional en la escuela (Yaiza Santamaria, Olaia Sanchez eta Maria Santin.) ikusi-eta-ikasi.blogspot.com
Azalpena eta bideoa.
- Eskola 2.0. (Leire Zuluaga, Ana Ugartetxea, Sara Aboitiz eta Ainhoa Saralegi) iktlantzen.blogspot.com
Bideoa.
-Teknofilia vs teknofobia (Gorka Ramos, Pablo Piñeiro, Urko Sanz, Koldo Plazas) pakogour.blogspot.com
Testuaren gauza garrantzitsuenak azaldu eta bideoa jarri.


2011/12/2
-Eskolako IKT-aren jarrera onari buruzko europar politika. (Irune Ormaetxebarria, Maialen Piña eta Mayi Pascual) bideberriak-iktak.blogspot.com 
-Informazio eta digital konpetentzia eskolan (Irantzu Prado, Arantza Martin eta Ainara Wain) zerdatorkigu.blogspot.com
Powerpointa egin dute.
-Baliabide eta errekurtso teknologikoen erakunde hezigarriak (Irati San Roman, Janire Uraga, Sara Rodriguez).xatakatoka.blogspot.com 
Bideo bat egin dute.
- Ikasle eta irakasleentzako gaitasun mapak (Ainhoa Vazquez, Ane Zabala eta Oscar Tomé) 
iktegunerokoa.blogspot.com
Bideo bat egin dute.
-Teknologia berriak hezkuntzan (Erlaitz Martinez, Ibon Lejarzegui eta Sergio Leal) ikt-ez-balia.blogspot.com 
 Bideo bat jarri dute.
-Ordenagailuak emozioen sortzaile (Txaber Miraballes, Ibai Menendez eta Bittor Meabe) http://ikt-hezk-balia.blogspot.com/
- IKT-ren aldaketa eskolan (Haizea Uriagereka, Irati Saratxaga eta Arrate Santiago) haizeairatiarrate-portfolioa.blogspot.com 
bideo bat jarri dute.
- Irakasleen formakuntza IKT-ei dagokienez (Ander Olibares, Iker Suaga, Jone Oliban) landuzetasakonduz-blogspot.com 
Elkarrizketa baten bideoa jarri dute.


Klaseko azken egunean, informazio bilketaren lana egin duten Maitane Schwarz, Nerea Sanchez eta Amaia Malainak euren lana aurkeztu zuten bideo baten bidez.

viernes, 9 de diciembre de 2011

AUTO eta KOEBALUZIOA

2011-12-09


Irakasgaia lantzen dugun azken eguna denez taldekako ebaluzioa egin dugu.
Bertan taldekideok talde barruan izan ditugun ekarpenak eta dinamika aztertu ditugu eta bakoitzak bere burua puntuatzeko aukera izan dugu. Hau egiteko, taula bat eman digu Alaitzek pauso batzuk jarraitzeko.
Hala ere, Asier Vieites ez da agertu, eta Alaitzek esan bezala, guk ebaluatu dugu berak alor honetan egindako lana.
Partaide guztien iritzia kontutan hartuz eta errubrikak jarraitu ondoren, honako nota hauek jarri ditugu talde barruan:


-Amaia Urizar : 8,5
-Amaia Souto : 8,5
-Jokin Uriarte : 9,5
-Oihane Vega: 9
-Asier Vieites : 7,5


TALDEAREN OSOTASUNEKO NOTA : 8,5

jueves, 17 de noviembre de 2011

ETXERAKOLANAK



ETXERAKOLANAK:




1.- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
Oso urduri jartzen gara irakasle paperean jartzen garenean eta beste ikaskideen aurrean,  adibidez, zerbait azadu behar dugunean.Gauza asko buruz ikasten ditugu eta horrela ez ditugu oso ondo ulertzen.Beraz, zerbaitek huts egiten digunean asko kostatzen zaigu hori  berriz moldatzea.
Gainera,batzutan asko kexatzen gara irakasleek erabiltzen duten metodoarekin, baina askotan guk ere eurek erabiltzen duten eredua erabiltzen dugu berritzaileak izan beharrean:
Lan honetan frogatu ahal izan dugunez, talde askok ere txapak bota ditugu power pointarekin eta beste metodo erakargarriago batzuk ahaztu izan ditugu.

2.- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?

Teoria kognitiboek agerian utzi dute giza pentsamendua gorpuztua dagoela, hau da, errealitatea geure zentzumenen bidez antzematen dugula eta ezin dugula beraiengandik ihes egin. 
Kontzeptu abstraktuak ulertu eta erabiltzeko gorputz-sentsazioetan oinarritutako proiekzio 
metaforikoak erabiltzen ditugu. Hortik dator metaforaren nonahikotasuna eguneroko hizkuntzan. Baieztapen hori hainbat hizkuntzatako ahozko korpusaren azterketaren bidez frogatuta izan bada ere, gutxi ikertu da ikus-entzunezko korpusean. Metafora primarioak gure 
inkontziente kognitiboaren zati baldin badira, gizakiaren parte baldin badira eta giza garunaren izaeraren ondorio baldin badira, metafora bisualak ere sortu behar dituzte. Hori frogatzeko hainbat adibide aztertu eta eztabaidatu egin dira artikulu honetan.


viernes, 11 de noviembre de 2011

GURE AURKEZPENA

 Gaur gure lanaren aurkezpena egin dugu eta klase aurrean hitz egitean izaten dugun urduritasun hori sentitu dugu.
Azkenean power point bidez egitea pentsatu genuen,baina oso luze geratu zaigulako sentsazioarekin irten gara bukatzerakoan.Hala ere,badakigu lan ona egin dugula, gure iritziz testua teknikoa eta oso luzea zelako,eta euskeratzen ondo moldatu garelako.
Hurrengorako saiatuko gara beste modu sinpleagoagoan egiten edota beste baliabideekin azaltzen saiatzen.
Taldeko guztien partetik eskerrak eman nahi dizkizuegu ikaskideoi,eta baita irakasleari,azalpena nahiz eta luzea izan arreta mantentzen saiatu zaretelako.


Beraz eskerrik asko,eta hurrengorarte!





miércoles, 9 de noviembre de 2011

testua

Kaixo Oihane Vega naiz eta hau da nire testu zatia.


TIC-en erabilpena hezkuntza sistemaren ezagutzaren kudeaketan

Hezkuntza zentroek, TIC-ak integratu eta beraiekin berritu nahi dute. Proiektu hau, “CODIGO ABIERTO” izenarekin ezagutzen da, eta kode-iturri osoa, artxibo bitar exekutagarriak eta produktu garatuen dokumentazioa da.

Hau inguru birtual batean diseinatu dira, lankidetza eta berrikuntzarako.

Lehenengo ezaugarria bere zabaltasuna da. Kide guztiek gehienezko informazio eta taldeak lortzen duen ezagutza izateko aukera daukate.

Proiektuaren abiarazlea arazoarentzako lehenengo konponbidea garatzen du. “CODIGO ABIERTO” hau erabili daitekenean, komunikazio elektroniko kanal ezberdinak erabiltzen ditu eta “CODIGO ABIERTO”-aren beste plataforma batzuk proiektuan interesatuta dauden pertsonak erakartzeko.

Sareko ikasketa-elkarte baten “PIEDRA ANGULAR(harri angularra)” bere estruktura eta bere artxiboen edukia da. Parte-hartzea nagusitzeko erakunde hauek hainbat aukera dituzte; on-line dauden tutorialak eta modulu ariketen estruktura. Honek hasierako zailtasuna murrizten eta taldearen jarduera produktiboei hasiera ematen laguntzen du. Istrumentu hauek diseinatuak egon behar dira kide berriaren akzioak talde guztiak ebaluatu ahal izateko eta beraien harteko feedback bat sortzeko.

Hipermediak, aukera asko eskeintzen dire informazio eta komunikazioaren aurkezpenerako. Edukiak era sistematiko eta sinple batean aurkeztuak izan behar dira.

Kideen arteko komunikazioa, modalitate asinkronikoak ( foro eta korreo elektrikoa) kontribuzioen kalitatea hobetzen du eta reflexibitatea nagusitzen du, aldiz modalitate sinkronikoak (chat edo messenger) ez dauka hainbeste pisurik. Komunitate hauek erabiltzen dituzten lankidetza teknologiak hurrengoak dira; blog, wikis, API (Application Programming Interface) estruktura oso eta software baten diseinua dena eta kontrol eta azterketa sistemak.

Kontrako aspektuak sahiesteko, ikasketa komunitateek estrategia zehatz batzuk behar dituzte “zarata” eta inefikazia murrizteko. Bat, informazio zehatza eta garrantzitsua ematea da web orriandeetan. Beste bat hiperbinkuluak erabiltzea da, informazioa banatzeko eta bere produkzioaren esfortzuak hobetzeko. Gainera, taldeak helmuga zehatz batzuk ezarri behar ditu komukizaio elkartrukerako. Horretarako, foroen neurritasuna eta banantasunaren zerrenda batzuk egin behar dituzte gaien arabera.

Simpson (2005), bigarren zikloko irakasle batzuen jarrerak deskribatu zituen, non bere ikastetxeetan TIC-en erabilpenari buruzko proiektuak burutu diren:

  1. Interes maila eskasa TIC-en informazio espezializatu eta hezkuntzarekiko.
  2. Aurrez-aurreko elkartzeak, oinarrizko mekanismo bezala informazio eta jakintza berrien hedapenerako.
  3. Departamentuko zuzendariaren lehentasuna erabaki akademikoak hartzerako momentuan.
  4. Departamentuen iragazgaiztasuna.
  5. Irakasleek, autonomia gradu altua erabakiak hartzera momentuan.
  6. Konpromizo falta irakasleen aldetik lan egiteko beste lankideekin edo zuzendari taldearekin.

3.HEZKUNTZA ESPARRUEN FORMAZIOA TIC-EKIN

3.1 Teknologia gela: funtzioa, estruktura eta antolaketa

Gelaren espazioa antolatu eta kudeatu behar da ordenagailuak eta periferikoak (inpresora edo eskanerrak), sare konekzioak (kableduna edo antenen bitartez) eta ordenagailu edo bideoetarako proiekzio sistemak barneratzeko.

Lehenengo pausua gela teknologiko zehatzak sortzearena izan da ( inormatika gelekin, ordenagailuak dituzten laborategiekin, hezkuntza teknologiarako gelak...). Gela hauek sortu behar dituzte ikasleek ikastetxeko lan espezifiko batzuk informatika behar dutenak burutu ahal izateko.

Egun, informatika gelek sare telematikoentzako (Internet eta Intranets) sarrera daukate ikerketarako, sarean ikasketarako zabaldu diren material kurrikularrak, informazio iturriak dituzten liburutegi digitalak, baita ikasketarako ingurugiro birtualak eta lankidetza proiektuak.
Bere antolaketan espazio fisiko edo birtual bat izan behar da, aktiboa dena bere kudeaketa eta garapenean eta aberatza bere ikasketa multimodalen esperientzietan.

Teknologi gela baten hornikuntza, hurrengoa izan beharko litzateke:

  1. On-line baliadideen sarrera non bideo, multimedia, testu eta grafikoen konbinazio ematen den.  Testuak eta grafikoak espezialista batek diseinatu behar ditu eta repositorio zentralizatzaile bat egon behar da ikasleei sarbidea eta zabaltasuna errazten diena, ikastetxean zein etxean.
  2. Teknologien erabilgarritasuna, irakasleei irakasteko aukera ematen diena bai gela barruan eta bai gelatik kanpo (gela birtualak).
  3. Ikasleek askatasuna izan ditzaten teknologien erabilgarritasunean beraien ikasketa estiloen arabera.
  4. Kurrikulum indibidualen erabilgarritasuna.
  5. Teknologien erabilgarritasuna interdisziplinaritatea errazten dutenak ikasketa esparruetan.
  6. Espazio eta higigarri flexibleak izatea.
  7. Irudi proiekzioen sistemak (ordenagailuak eta bideoak)
  8. Sarrera indibidualak sare baliabidetara eta baliabide hauetara sartzeko aukera aulatik kanpo eta zentrotik kanpo.

- Gela tradizionalaren antolaketa berria

3 esparru ezberdin daude ikasleek gela erabil ditzaten:

  1. Gelan bertan ordenagailu multzo bat egotea sareetarako sarrerarekin.
  2. Ikasleen mahaiak arbel digital edo irakaslearen ordenagailura konektatuta dagoen pantailara begiratzeko aukera.
  3. Lan egiteko txoko bat, gelaren barruan, taldelana sustatzeko teknologien laguntzarekin.

“No front” gelak

Espazioaren antolaketa arkitektonikoak baimentzen badu, espazioak flexibilizatzeko aukera egongo litzateke multzoak eta ikaste egoera ezberdinetara moldatutako banaketak erabiliz.

Gela bakoitzean “uharte” zentral bat gehitu ahal da ordenagailuekin zirkulu bat eginez. Gelaren ekipamendua arbel digital edo proiekzio pantaila batekin osatzen da. “Uharte” honetan software partekatu bat erabiltzeko aukera dago elkarlanerako. Honek, irakasleen eskola jarduerak errazten ditu eta giro flexibleago bat sortzen laguntzen du. Baita “L” itxura dagoen banaketa aukeratu ahal da, ordenagailuak gelaren alde batean jarriz.

Baliabide teknologikoa duen espazioa partekatu

Beste soluzio bat, gela zentral bat izatea hornikutza teknologiko oso batekin eta beste gela batzuekin lotura izatea da.

Gelan ikasmahai mugikorrak izatea

Higigarri mugikorrak izateak, gela berriro antolatzeko aukera ematen du hainbat funtzio garatzeko eta talde ariketak eta banakako ariketak egiteko aukera ematen du.  

-Lehen zeuden konfigurazio arkitektonikoetatik abiatuz espazio berriak sortzea

Geletan TIC-ak sartzeak espazio teknologikoen nagusitasunarekin lotu ditzakegu. Zentro berritzaileetan aplikatu da gehienbat.

-Partekatutako funtzioak, baliabide zentralizatuak

Ikastetxeak elkarrengandik hurbil badaude, baliabideak hobetu nahian, TIC-ean espezializatuta dauden zentro batzuk sortu daitezke hornikuntza teknologiko altua duten gelak eskeiniz ikasleei eta jakintza esparru jakin batzuetan egon daitezkeenak espezializatuta (zientzia, musika, plastika, hizkuntza...). Gela bakoitzak hardware eta software aproposak eskainiko ditu bere jakintza esparrura moldatuz.

-Espazio birtualen eta berrikuntza sareen sorkuntza

Muga arkitektonikoak eta aukera ekonomikoek ez dutenean espazioak moldatzen edo aldatzen usten, arazo hauek espazio birtualak sortuz gainditu daitezke; ikasketarako moldatutako espazio birtualak, gela birtualak edo kampus birtualak. Intranet baten sorkuntzak, irakasleei talde flexibleago batzuk egiten baimentzen die. Etxean sarean sartzeko sarbide zuzen bat izateko aukerak, eskolatik kanpo jakintza nagusitzeko aukera ematen du.

Ingurune birtualak, geografikoki urrun dauden ikastetxeko ikasleak eta irakasleak bildu ditzake, ikasgai ezberdinen elkartrukea errazten.

Sareak, irismen geografikoaren (lokal, eskualde, nazionala edo internazionala) eta erlazio eraren (horizontala edo bertikala) arabera ezberdin daitezke. Sare horizontalek, funtzio berdinak dituzten pertsonak eta elkarteak elkartzen ditu eta bertikalak, aldiz, funtzio ezberdinak baina interdependienteak dauzkaten pertsonak elkartzen ditu.  

martes, 8 de noviembre de 2011

testua

Kaixo lagunak Amaia Urizar naiz eta hemen jartzen dizuet nire lanaren zatia:

"Zuzendarikoek IKT-ren ikaskuntzarako erabilpenak planifikatzeko ardura izan beharko dute. Eta horretarako, beraien estrategiak azalaratu beharko dituzte diseinu curricularreko dokumentuetan, hala nola, “Zentruko Ikaskuntzarako Proiektuan”.
Zentro guztiek IKT-ren integrazio proiektu bat egin beharko dute hiru eremuetara zuzendua:
1)     Zentroko proiektu kurrikularrarekin lotuta, IKT hezkuntzarako baliabide bezala ikusiko dugu.
2)     Hezkuntza elkarteko kideen artean, IKT komunikazio harreman bezala ikusiko dugu.
3)     Eta azkenik, IKT antolakuntzarako, kudeaketarako eta zentro eskolarraren administazioarako baliabide bezala ikusiko dugu.

Hezkuntza zentroetako antolakuntza

Hezkuntza gai politiko garrantzitsua da herrialde askotan.
Garraio publikoen berrikuntzekin eta diruaren faltagatik, hezkuntza sisteman hezkuntzarako estrategia antolatzaile batzuk aipatu beharko dira.
Beste alde batetik, zuzendarikoek gai garrantzitsuagoak eta zailagoak eramaten dituzte. Era berean, urrikotasunarekin eta antolamendu postuko kandidatoen gabeziarekin aurkitzen gara, eta zentruko liderrarekin ere.
Tradiziozko forma batzuk ez dira aldatu onerako, hau da, arazo baten aurrean ez da  beste irteera bat topatzen, normalean betiko irteerak erabili ohi dituzte, eta betiko arriskuak ikusten dira.
Jakitekoa da, ikerketa baten arabera, hezkuntzarako aldaketa edonoiz eman daitekeela, dena ilun-ilun ikusten denean ere posiblea izan daitekela. Honen alde txarra, prozesu geldoa dela da. Zentro inobatzaileek argi daukate aldaketan parte hartuko duten denek konprometituta egon beharko direla eman nahi den aldaketan.
Irakasle bakoitza hezkuntzako buruzagi izango da euren ikasleak IKT-ren esperientzi berrietara hurbiltzen dituenean.
Zuzendarikoek irakasleak motibatu egin beharko dituzte edonola, IKT irakasgaia aurrera eramateko.
Hauek ere, lana aurrera eramateko taldeak sortu beharko dituzte eta hau beraien esku baino ez dago. Honeri esker, eskolaren antolakuntzaren kalitateak hobetuko du. Baina askotan ere, praktika zaharrak erabiltzen dira, betiko praktikak, denbora baterako baliagarriak izango direnak baina ez betikoak, beraz, arrisku hori beti ikus dezakegu.

(marrazkia)

IKT-ren agerpenarekin gertatu ahal izan diren praktika inobatzaileak azaltzen ditu figura honek.
Ikasten duten erakundeak:

Erakunde hau, errealitate dinamikoa izan nahi du. Honetan, taldean lan egin nahi duten kideak daude non beraien gaitasunak batuz emaitza onak lortu nahi dituzten.
Honen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Baloreak eta ikuspegiak partekatu.
  • Taldeko ardura bat izatea.
  • Elkarlana bultzatu.
  • Ikasketa profesionala aurrera eraman indibidualki nahiz taldeka.
  • Taldeko kidea sentitzea.
  • Elkarrenganako konfiantza eta errespetua izatea.
  • Ebaluazioa.

Ikasketaren antolakuntza

Honen dimentsioak:
  1. Konfiantza eta lanerako klima. Komunikazio irekia eta partekatzeko informazioa.
  2. Erabakiak hartzea. Horretarako esperimentazioa nabarmentzekoa da.
  3. Irakasle guztiek zentroko arlo guztietan duten parte hartzea.
  4. Profesionaltasuna.

Gaurko egunean, eskoletan eraikitze prozesu bat beharrezkoa da, hau ikasketa profesional batean bihurtzeko.
Irakasleak beraien ikasleen aurrean bakarka ezinezko ekintzak burutzeko gai baldin badira, taldeko ekintzak burutzeko gai izan beharko dira, hezkuntzan aldaketak aurkituz betiko arazoei aurre egiteko. Hau guztia aurrera eramteko, IKT erabili beharko dute, horrela hauek erabiltzen ikasiko dute ere."

domingo, 6 de noviembre de 2011

testua

Asier Vieites naiz eta hau da nire testu zatiaren laburpena;


Gaur egungo eskola antolakuntzetan, taldeek ikaste prozesuaren funtsezko unitateak dira. Denbora pasa ahala, irakasleek erabakiak  hartzeko ardura bere gain hartzen dute eta ondorioz, hezkuntzaren antolakuntza demokratizatzen da. Taldeek, komunikazio sistemak eta ezagueraren hedapena sustatzen dute. Azkenik, taldeek ikasle eta irakasleen erantzukizun kolektiboa bultzatzen dute.

Senge (2006), “La quinta disciplina” izendatutako liburuan, IKT daukaten eskolen antolakuntzarako,  pentsaera sistemikoaren zenbait lege proposatezen ditu.

1.      Era bakoitzeko teknologia berriak (zinema, irratia,...) , ez dira guztiz integratzen. Teknologiak ordezkatzen dira osatu beharrean. Honek irakasleriaren konfidantza mermatzen du, esperatzen zituzten onurak ailegatzen ez direlako. Metodologia aldaketa sakon bat gabe, IKT oztopoa bihurtzen da.
2.       IKT integratzeko metodologia aldaketa ezin da bakarka burutu. Zenbait irakasleek metodologia aldatzeko asmoz, bere kabuz lan gehiago egiten dute, oztopoa bihurtzen ari direla konturatu gabe.
3.       Gaurko onurak geroko arazoak bihurtu daitezke. Arazoak datozenean,  komeni da aldi baterako konponbide eskaintzea  arazo berdina edo larriagoa berriz agertu arte.
4.       Metodologia batzuk ez-erabilgarriak izan arren, erabiltzen jarraitzen ditugu ezagunak direlako.
5.       Batzuetan konponbide ezaguna eta erraza  ez da bakarri ez-eraginkorra, arriskua eta menpekotasuna sor dezakete. Denbora laburrerako onurak karga desplazatzen dute beste pertsonengan, teknikariengan adibidez.
6.       IKT berri asko denbora gutxitan sartzearen ondorioa, metodologiaren astirotzea dakar.
7.       Arazo baten zergatia eta ondorioa, denbora eta espazioan ez daude hurbil.
8.       Pentsaera sistemikoa erakusten digu nola aldaketa txikiak emaitz handiak sortu ahal dituzte.
9.       IkT berriek hasieran sortzen dituzten arazoak, denborarekin arazoa konponduz gain aurreko egoera ere hobetzen dute.
10.   IKT berrien integrazioa ezin da tarteka erantsi, sistemak ebakiezinak direlako.
11.   IKT berrien arazoak ez dira kanpokoak, barrukoak baizik. Gehienetan arazoen zergatia beste alderdietan bilatzen ditugu, guri aztertu gabe.

testua

kaixo ni Amaia Souto naiz eta hau da nire testu zatiaren laburpena.


1. Sarrera

IKT izango da ikasleetan zentratutako metodologia bat lortzeko bidea. Hau da, teknologiek aldaketa bat AHALBIDETUKO dute.
Hau lortzeko irakasleen hezkuntza ezberdina izan beharko da, eta aldaketa handiak jasango dituzte. Beraz, ikastetxeak izan beharko dira ikasten ari diren erakundeak.
Hezkuntza sistemak erakutsi du nahiko motela dela IKT-ren berrikuntzei egokitzerako orduan eta honengatik IKT-ak ez dator bat ordutegi zurrunekin, geletako espazioaren antolakuntzarekin, ikasgaien arteko muga artifizialekin, eta irakasleen betebehar eta rolekin.

2. IKT-ren eredu ezberdinak hezkuntzan

Hiru hezkuntza antolakuntza ezberdin daude;

BUROKRATIKOA-> baloreak dira; kontrola, erregulartasuna eta eraginkortasuna.
Hierarkia definituta dago, irakasle bat/gela bat/irakasgai   bat.
Ez du aldaketarik onartzen.

SISTEMA SOZIALA-> baloreak holistikoa dira; erlazionatutako elementuen    zailtasuna.
Elkarlana eta irakasgaien arteko elkarketa lantzen da.
Etorkizun hurbileko edo urruneko arazoak konpondu, curriculum transdisziplinarra, programazio malgua. Feedback gertatzen da.
Aldaketen aurrean zabalik dago.

KOMUNITATEA-> baloreak amankomunekoak dira; onarpena eta laguntza.
Elkarlana eta irakasgaien arteko elkarketa lantzen da.
Erantzukizuna banatua da.
Aldaketa izateko lan egiten du.

Gaur egun aurkitzen duguna gehienetan BUROKRATIKOA da.
è
-> Eskola ikas komunitate bat da eta bertako kide guztiek (irakasleak, ikasleak, gurasoak…) parte hartzen dute ikasketa horretan.

TELEM-> bost osagai izan behar ditu hezkuntzak ikas komunitatea izan dadin; teknikoak, egiturazko osagaiak, osagai psikologikoak, helburuak eta baloreak eta gestioaren inguruko osagaiak.

HOUSE-> hiru ikuspegi finkatu zituen hezkuntzaren aldaketaren inguruan;

            2.1 TEKNOLOGIKOA-> ikuspuntu arrazionala da, defendatzen duena da ikasketa  guztiek jarraitzen dutela logika bat.

            2.2 POLITIKOA-> Honetan defendatzen da hezkuntza aldaketa egiteko gatazka bat   gertatu behar dela.

            2.3 KULTURALA-> honek ikuspegia inguruan gertatzen diren gertakariei eta  testuinguruari mugatzen du.

2.1.  modelo teknologikoa

Modelo hau jarraitzen duten eskolek ez dute izaten teknologia berrien inguruko ikuspegi argirik.
Praktika pedagogikoak metodo induktiboaren bidez eta irakaskuntza tradizionalaren bidez egiten dira. IKT-ren funtzio nagusia da, transmisioa erraztea eta ikasleak teknologiak erabiltzera bultzatzea.
Irakasleek IKT-ak erabiliz sortu behar dituzte konpetentziak lortzeko erak, eta honek eskatzen du azpiegitura teknologiko indartsua.
Zentro hauetan argi egoten da lider bat. Hau arduratu behar da konpetentziak irakasleengan ongi garatu direla, eta ekipamendu teknologikoen funtzionamendua egokia dela.
Beraz, esan dezakegu, eskola IKT-ak sartzea ez dela zuzenean irakasleria inplikatzen duen zerbait.   

2.2   modelo politikoa

Modelo hau jarraitzen duten ikastetxeek IKT-ak eskolan integratzek ikuspegi estrategikoa eta planifikatua dute, hezkuntza proiektuarekin lotura duena.
Praktikek arazoen ebazpena eta inbestigazioa bultzatzen dute.
Irakasleak IKT-en inguruan ez dute era teknikoan ikasten, metodologian zentratzen dira eta honek dakartza curriculumetan berrikuntzak, elkarlanean oinarrituta daudenak.
Zuzendaritza taldeak dena antolatuta dagoela ziurtatu behar du. Irakasleek aldaketa honi esker gauza eta metodologi berri asko ikasten dituztenez, derrigorra da gertatzea rolen definizio bat.

2.3   modelo kulturala

IKT-ak eskolan sartzeak, ez du arazorik ekartzen eta nahiko prest egoten dira zentru hauek aldaketari aurre egiteko.
Antolakuntza oso ona izaten dute, eta helburu eta proiektuak argi finkatuak. Helburu hauek partaide guztiek ezagutzen dituzte, eguneroko bizitzan lantzen dituzte eta.
Zentru egonkorrak dira, ondo kohesionatuak eta berrikuntza pedagogikoen arloan tradizio bat dutenak.

viernes, 4 de noviembre de 2011

testua

Kaixo ni Jokin Uriarte naiz eta hau da nire testuaren zatiaren laburpena.


ESKOLAN TEKNOLOGIA BERRIAK NORK ANTOLATZEN DITU?
Teknologia berrietan oinarritutako eskola bat antolatzeko orduan kontuan izan behar dugu nola egin.Antolaketa eredu egokia ondoko hau izango litzateke:
-Zuzendari taldeak:Oso paper garrantzitsua bete behar dute,azken finean eurak direlako teknologia berrietan adituak,eta haien artean aurreikusi,zabaldu,bultzatu eta estrukturatu behar dituztelako gaur egungo konpetentziak.
-Koordinatzailea:Irakaslego guztia teknologia berri hauetan dinamizatzen eta laguntzen saiatzen den pertsona da.Zuzendari taldearekin harremanetan dago beti eta,programatzaile informatikoaren laguntzaz urteko programazioa eta beste planak garatzen ditu.Teknologia berriak eta gainontzeko errekurtsuak eskolan sartzeko finantzaketan jarduten du,eta bera izaten da normalean teknologia berrien gain jarraipena eta ebaluaketa bat egiten duena.
Horrez gain softwareez arduratzen da eta irakaslegoari hezkuntzarako dauden herreminta berriak aurkezten dizkio,egunerokotasunean erabil ditzaten bultzatuz.Laburbilduz,esan dezakegu eskola eta teknologia berrien kudeaketa eta gestioa dituela helburutzat.
-Informatiko teknikoa: Informatikan aditua da eta bere ardurapean dago teknologia ekipoen  eta errekurtso tekniko guztien mantenua.


Beraz,sare,eskolako web orri,erabiltzaileen pasahitzak eta abar kudeatzen eta sortzen ditu eta kopia segurtasunak ere egiten ditu.Behin hauek eginda,zuzendari taldeekin kontaktuan jartzen da informazioa tartekatzeko.
Eraso posibleetatik sistema informatikoak ere babesten saiatzen da eta irakaslegoarentzat programak eguneratzen eta softwarren instalazioaz arduratzen da.


KONPETENTZIA TEKNOLOGIKOAK
-IKT-etan oinarritutako curriculum modelo bat diseinatzea.
-Ezagutzaren gestiorako aplikazio informatikoak ikasten joatea.
-Malgutasuna, berrikuntza eta aldaketa bultzatzen duten IKTak kurrikulumean integratzea eta modeloak aplikatzea eta baloratzea.
-Ikastetxe teknologikoaren antolaketa didaktikoa planifikatzea,ikasketarako errekurtsoen erabilera egokiena lortzearren.
-Eskolan dauzkagun errekurtsoak ongi gestionatzen jakitea,eskola komunitate guztiarentzat hauen erabilera ahalik eta errazena suertatzeko asmotan.
-Hezkuntza zentru bateko gestio administratiboetarako dauden progrmama informatikoen ezaugarriak ezagutzea eta herraminta oinarrikoenak erabiltzen jakitea.

2010-10-21 egunerokoa

Gaur klasean, urduritasuna sentitu dugu Alaitzek esan duenean talde bakoitzeko pertsona bat irten behar zela azaltzera zertaz doan bere testua. Gure taldetik Jokin atera da eta laburki eta oso zehatz azaldu du zertaz doan gure testua.

LEHENENGO TALDEAREN AURKEZPENA

Aurkezpenen lehen eguna gaurkoa izan da,eta lehen taldeak ere (Deiene,Maialen eta Olatz) Hezkuntzan Teknologia Berriak dauzkaten abantaila batzuei buruz hitz egin dute.Gainera irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak lantzeko baliozko baliabide egokia dela azaldu dute,eta teknologia gaitatasun batzuk garatzeko bide egokia dela azpimarratu dute

Landu beharreko gaitasunak honako hauek izan dira:
Irakasleak landu beharreko gaitasunak:
1.Lanbide arloko garapena eta kudeaketa
2.-Didaktika ,pedagogia eta kurrikulumarekin zerikusia dutenak
3.-Herritartasun digitala:politikak ezagutu eta interneteko baliabide eta arriskuak aurreikusi

Ikasleek landu beharreko gaitasunak:
1.-Trebetasun teknologikoak:informazioa bilatu,prozesatu,komunikatu
2.-Bizitza osorako ikaskuntza
3.-Herritartasun digitala:Jabetza intelektuala balioztatu,

Hitz gagoak:
-Informazio eta komunikazioaren teknologia berriak
-Berrikuntza
-Eskoletan txertatu
-Irakasle-ikasle harreman berria.
Metafora:
Kultura eraldatzeaz gain,teknologia berriekin bizitzera eta hezitzera ohitu behar gara.

Lanean hasteko prest?

Egun on!
Blog hau egin dugu, bertan eguneroko bat egiteko. Bertan gure kezkak, arazoak, sentimentuak, burutzen duguna..  apuntatuko dugu. Lehen bai lehen hasi beharko gara lan egiten!!